
ESTIBALIZKO ANDRE MARIAREN SANTUTEGIA
Zentroko atal honetan Estibalizko Santutegiari buruzko hainbat gai ikusten dira: historia, XX. mendeko Araban duen eragin sozio-erlijiosoa eta elizaren aztarna artistiko nabarmengarrienak. Ondoren, erromaniko “estibaliztarraren” berezitasunak aipatuko ditugu, eta gainerako informazioak beste espazio batean landuko ditugu.

Argazki honetan, eliza erromanikoaren erreferentzia nagusiak jasotzen dira eskematikoki, eta testuinguruan kokatzen laguntzen digu:
• Egungo oinplanoa: “elementu protogotikoak dituen eliza erromanikoaren eredua, nabe bakarra, gurutzadura handia eta hiru kapera asimetriko eta independenteak burualdean” (AZKARATE, J.M. Catálogo Monumental. Dioc. Vitoria, IV. t, 117. orr.);
• Aipatutako abside-kaperak, multzo osoaren ikuspegia nabarmentzen duen konposizioaren arabera;• Andre Mariaren irudia, joan den mendearen lehenengo erdialdeko Ibilbideetan ezagunak izan ziren irudietako erreprodukzioa.• Eta irudi horren aurrean, bi idi-begi edo leiho zirkularrek zulatutako harrizko bloke handi bat. Santutegiaren multzoan iraun duen antzinako pieza bat da, eta adituak ez datoz bat haren jatorriari eta haren funtzioari buruz.
Eta bataiarriak; gaur egun eskuineko absidean dago eta berezia da “gizakiaren adinetan” oinarrituriko ikonografiagatik (GLZ. de ZARATE, J.M., La basílica de Estíbaliz, 157. orr. eta hurrengoak).
Tenpluaren barruan, kapital historiatuei egingo diegu arreta, garaipen-arkuan, gangaren abiapuntuei eusten dieten pilare handiei atxikiko sasikolomen buru direnak. Honako hauek dira irudikatuta dauden gaiak: Jatorrizko bekatua, Paradisutik kanporatzea, Deikundea, Bekatu Nagusiak, Zeruko ikuspegia: Babiloniaren erortzea edo Apokalipsia.

Gehiago jakin nahi baduzu, joan Arabako Erromanikoa Interpretazio Zentrora