Interpretazio Zentroa - Arabako Erromanikoa Interpetrazio Zentroa - Centro de Interpretacion de Estibaliz

Vaya al Contenido
 Lau erakusketa-espazio eta atxikiriko beste espazio batzuen bidez azaltzen da erromanikoaren jatorria, Araban duen presentzia eta Estibalizko Santutegian duen isla.Gai horiek guztiak irudi eta testu askoren laguntzarekin landu dira; bai halaber, maketen, faksimileen eta bestelako elementu batzuen bidez ere. Horren guztiaren osagarri, ikus-entzunezko programa interaktiboak ere badira, bisitaria Arabako erromanikora hurbiltzeko.

 Erakusketa hainbat ataletan banatuta dago:
Arte-korronte horren sorrera eta eragina Europan, eta hura definitzen duten ezaugarri nagusiak.
Arabako eraikuntza arkitektonikoen eta bestelako elementu artistikoen berezitasunak eta ezaugarri bereizgarriak.
Arabako Erromanikoaren Geografia.
Egikerak definitzeko elementua, ezaugarri zehatzekin, ugaritasuna eta banaketa-eremuaren araberako garrantzia.
Estibalizko Andre Mariaren Santutegia.
Araban erreferentzia den maisu-lana eta bertako erromanikoaren adierazpen gorena.
Regreso al contenido