Asociación Kultural Estibalizko Ama - Arabako Erromanikoa Interpetrazio Zentroa - Centro de Interpretacion de Estibaliz

Vaya al Contenido


 Estibalizko Ama irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da, Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan 2007ko otsailaren 21ean inskribatua.

 Elkarte honen xede nagusia Estibaliz interes kultural handiko gune gisa sustatzea da: santutegia eta gainerako instalazioak, jai tradizionalak eta izaera erlijioso, sozial eta kulturalari datxezkion topaketa edo ospakizun guztiak.

Helburu horrekin, elkarteak topaketak, argitalpenak, hitzaldiak, Estibalizera hurbiltzen diren talde eta pertsonen harrera antolatzen du, jai eta tradizioak zaintzen ditu eta aipatutako xedea sustatzen duen beste edozein ekimen ere bai. Zeregin horien adibide, honako hauek azpimarra daitezke:

Arabako Erromanikoa Interpretazio zentroa eta
“Herritik bihotzera – De mi pueblo al corazón de nuestra tierra” ibilaldia, urtero, maiatzeko azkeneko larunbatean egiten dena.

Elkarteak Estibalizko Santutegiko Harrera Zentroan du egoitza. Elkarteak Araba lurralde historikoan gauzatzen du, nagusiki, bere zeregina. Elkartea zabalik dago beraren helburuekin bat egiten duen edonorentzat.

 Honako hauek dira elkarteko kide izateko baldintzak:
- Adinez nagusia izatea.
- Elkartearen helburuekin bat egitea.
- Programaturiko jarduerek eskatzen dituzten zereginetan    aktiboki parte hartzeko borondatea agertzea.
- Estatutuak eta batzarretako erabakiak betetzea.

Elkarteko kide izan nahi baduzu, idatziz eska dezakezu atxikirik doan orria bete eta elkartean utzi edo bertara bidalita. Izena emateko.


ESTIBALIZKO AMA kultur elkartea
Estibalizko santutegiko harrera zentroa
estibalizkoama@euskalnet.net
01193 Estibaliz – Alava



Regreso al contenido