Estibaliz, Bidegurutzea - Arabako Erromanikoa Interpetrazio Zentroa - Centro de Interpretacion de Estibaliz

Vaya al Contenido

 ESTIBALIZ, BIDEGURUTZEA

Bide asko dira Estibalizko muinoa igarotzen dutenak, norabide guztietan zeharkatzen dutenak.



Ibilbide luzeena eta erabileragatik zaharrena, Gasteizera iritsi aurretik Estibaliz igarogune garrantzitsu duena da. Euskadiko barnealdeko Done Jakue bidea; San Adriango tuneletik Gipuzkoan sartu, ekialdetik mendebaldera Araba zeharkatu eta Frantziako bidearekin bat egiten duena. Gehiago jakiteko... Gehiago jakiteko...








Beste ibilbide bat “Ardoaren eta arrainaren ibilbidea” izenekoa da, GR 38. Iparretik hegora, Arabako Errioxa eta Bizkaiko kostaldea lotzen ditu, eta ibilbide horretan ikusiko diren hainbat paisaia mediterraneo-atlantiko balioesten ditu. Gehiago jakiteko...










Gasteiztik edo Lizarratik oinez edo bizikletaz Estibalizera iristeko, Vasco Navarro izenekoaren ibilbide berdea dago, bi hiri horiek lotzen zituen antzinako trenbidearen gainean egina. Gehiago jakiteko...



Regreso al contenido