Santutegia - Arabako Erromanikoa Interpetrazio Zentroa - Centro de Interpretacion de Estibaliz

Vaya al Contenido
 
ESTIBALIZKO ANDRE MARIAREN SANTUTEGIA


 Jose Miguel Barandiaranek Julio Flacoren omenezko hilarri erromatar baten eta zeramikako zati batzuen aurkikuntzari buruz –Santutegia handitzeko lanetan (1923)– jasotako datuari jarraikiz, pentsa liteke erromatarren garaian leku horretan okupazio bat zegoela.

 Baliteke orduan ere muino hori baliatu izana talaia paregabe gisa, bertatik Erdialdeko Lautadaren zati handi bat eta Astorga eta Bordele lotzen zituen bide erromatarra ikusten baitziren.


 Gaur egun goragune horrek aparteko izaera horri eusten dio eta, gainera, oraindik ere magaletan erkametz (Quercus faginea) eta haritz kandudunen (Quercus robur) basoak ditu, antzina Arabako Lautada estaltzen zuten basoen adibide, gaur egun ia guztiz hautsita eta landuta dagoena. Naturgune Babestu izendatu dira Estibaliz inguratzen duten harizti horietako batzuk. Espazio horretan Europan mehatxupean dauden animalia batzuk, hala nola bisoi europarra (Mustela lutreola) eta  baso-igel jauzikaria (Rana dalmatina) eta hainbat landare bizi dira.

X. mendetik aurrera leku horren mendetako historiaren fede ematen duten agiriak agertzen dira. "Gaztelu gisa dokumentaturik dago X. mendean, tenplu gisa XI. mendetik aurrera, arabarren bilera-gune gisa XII. mende hasieratik eta zinegite eliza gisa mende bereko azkeneko hamarkadetan” (PORTILLA VITORIA, M., ’Por Álava a Compostela’, Vitoria-Gasteiz, 1991, 119. orr).
XI. eta XVI. mendeen artean beneditarren monasterioa sortu zutela eta iraun zuela ere jasotzen da.









 Mendez mende, santutegiaren eta hango ondasunen kudeaketa material eta espirituala hainbat eskutatik igaro ondoren, XVIII. mendearen amaieran gainbehera iritsi zen, eta Gasteizko Santiago Ospitalea saltzeko zorian egon zen, haren esku baitzegoen une hartan, Gasteizko Udalaren patronatuaren mende.




 Azkenean, XX. mendearen hasieran hasi ziren eliza zaharberritzen eta handitzen, beneditarren monasterio berria eraikitzen, Estibalizko Ama Birjina Arabako zaindari gisa koroatzen eta aldarrikatzen...


1. Basilika, 2. Monasterioa, 3. Harrera-zentroa, 4. Aparkalekua, 5. Irla basoa

 

Regreso al contenido