Kokapena eta Bisita - Arabako Erromanikoa Interpetrazio Zentroa - Centro de Interpretacion de Estibaliz

Vaya al Contenido

  Arabako Erromanikoa Interpretazio Zentroa Gasteiztik 11 km-ra dago, ekialderantz, Estibalizko Andre Mariaren Santutegiaren ondoan.  Beneditarren monasterioaren hegoaldean atxikirik dagoen harrera-zentroa den eraikinaren areto batzuk hartzen ditu.

Estibalizera iristeko bidea A-132 (Gasteiz-Lizarra) errepidearen 8. km-an hartzen da, Argandoña zeharkatuz. Bi kilometro geroago, autobus zein autoetarako prestaturik dagoen Estibalizko aparkalekura iritsiko gara.

 Astiroago eta erregai fosilak kontsumitu gabe ere irits gaitezke: oinez, bizikletaz, etab., besteak beste Vías Verdes ibilbideak baliatuz.


ORDUTEGIAK
*Martxotik urrira
Larunbat eta igandeetan 11:00etatik 13:30etara
*Bisita gidatua egiten den bitartean Intepretrazio Zentroa itxita egongo da.
Sarrera: 1€ *Igandeetan doan
ELIZA ERROMANIKOA
Egunero irekita 8:00etatik 20:00etara
BISITA GIDATUAK
Larunbatetan 12etatik 13:15etara Sarrera: 4€
*Martxotik urrira. Erreserba egitea ez da beharrezkoa.
Bisita gidatuei eta udako ordutegieiburuzko informazio gehiago eskuratzeko bisitatu gure web orrialdea:
KONTAKTUA ETA ERRESERBAK
*Talde handientzako bisitak edota ordutegiz kanpoko bisita gidatuak hitzartzeko:

Liburuxka deskargatu   

    
Regreso al contenido