Erromanikoa - Arabako Erromanikoa Interpetrazio Zentroa - Centro de Interpretacion de Estibaliz

Vaya al Contenido
ERROMANIKOA

Arte-korronte horren sorrera eta eragina Europan, eta hura definitzen duten ezaugarri nagusiak.

“Erromanikoa” izena Charles de Gerville arkeologoak sartu zuen 1820an, Europan V. eta XIII. mendeen artean izan ziren sorkuntza artistikoak multzokatzeko. Gaur egun, X. mendearen amaieratik XIII. mendera arte Europa kristauan gailendu zen korronte artistiko bat izendatzeko soilik erabiltzen da.

Araban ere, erromanikoa lurraldera noiz iritsi eta nola hedatu zen ikertzean, egiaztatu ahal izan zen aurreko mendeetako (V.-X.) hainbat arrasto ere bazirela, prerromanikoak, beraz.

 Presentzia hori Araban, ekialdetik mendebaldera hedatzen diren koba artifizialetan ageri da, hainbat eliza, eremutarren gelaxka eta beste erabilera batzuetarako barrunbe edo zuloekin.

Cueva Artificial de Laño

 Mende batzuk geroago, gune txikitan kokatzen eta eraikuntza egonkorrak eraikitzen hasi ziren, elizak besteak beste.

 Horren erakusle dira tenplu horiei dagozkien hainbat elementu; hala nola, Buradongo antzinako elizaren hondarrak eta bertako aldare monolitikoa; Lukoko aldarearen oin ederra edo Izkiko San Bitor ermitako harrizko aldare eta saretak, eta Cuchokoa eta Zalduondoko San Julian eta Santa Basilisakoak, azkena, X. mendean, VI. eta VII. mendeetako aurretiko herrixka baten inguruan eraikia. Erlikia horietan guztietan arte bisigotikoko aztarna antzematen da, gure erromanikoaren aurretikoa.

Ventanales Cucho              Pie de altar de Luko
 

 Gehiago jakin nahi baduzu, joan Arabako Erromanikoa Interpretazio Zentrora

Regreso al contenido