Arabako Erromanikoaren Geografia - Arabako Erromanikoa Interpetrazio Zentroa - Centro de Interpretacion de Estibaliz

Vaya al Contenido
ARABAKO ERROMANIKOAREN GEOGRAFIA

 Euskadiko lurralde bakoitzaren berezitasun geografiko eta historikoak funtsezkoak dira eraikuntza erromanikoen presentzia gorabeheratsua azaltzeko (Araban, 240; Bizkaian, 33 eta Gipuzkoan, 32), guztiak XII. mendearen erdiaren eta XIII. mendearen artekoak.

 Horrela, bada, Araba da tenplu gehien eta garrantzi handieneko aleak dituena. Horren arrazoia da oso goiztiarrak direla eliza-guneekiko loturak, Najerakoak edo Calahorrakoak kasu, eta kokapen geografiko estrategikoa; zeinari esker Nafarroako eta Gaztelako gune garrantzitsuekiko komunikazioa ahalbidetu baitzen.

 Araban bertan ere, erromanikoaren laginen presentzia ez da guztiz berdina eremuen arabera. Lagin gehien Mendebaldeko Lautadan daude, Vitoria-Gasteiz inguruan, eta ondoren, Ekialdeko Lautadan, Aguraingo eskualdean.



Erromanikoko aztarnak izateagatik garrantzitsuak dira ere Kuartangoko Harana eta Trebiñu Konderria (lurralde hori Zentroak hartzen duen erromanikoko inguru kulturaleko parte da, administrazio-banaketa zibilak alde batera utzita). Dentsitate txikiagoarekin aurkituko ditugu Arabako Mendialdean, Mendebaldeko Haranetan  (Valdegobia eta Ribera) eta Iparreko Haranetan (Aiarako Harana eta Gorbeia inguruak). Eta ale gutxien Arabako Errioxan daude.  




 Aztarna erromanikoak gorde dituzten Arabako eliza eta ermiten artean hainbat maila bereizi behar dira: horietako 90ean elementu interesgarriak jaso dira, eta beste 60k balio partziala baino ez dute. Jatorrizko kokapenetik kanpo gorde diren beste 80 elementu isolatu ere zenbatu ditugu: portaleak eta bataiarriak, kasu.

 “Biziraun” duten tenpluei atxikita, ikusi dugu horietatik 65ek dutela arkitektura-egitura osorik; beste 85ek, aldiz, burualdeak soilik.

Gehiago jakin nahi baduzu, joan Arabako Erromanikoa Interpretazio Zentrora


 

Regreso al contenido