Arabako Erromanikoa - Arabako Erromanikoa Interpetrazio Zentroa - Centro de Interpretacion de Estibaliz

Vaya al Contenido
ARABAKO ERROMANIKOA

 Oro har, Araban garatu zen Erromanikoa, eliza txiki eta ermitetan agertzen dena, bereziki landa-eremukoa dela esan daiteke.

 Gehienek nabe bakarreko oinplanoak dituzte, estuak eta luzeak, “areto” modukoak; eta Estibaliz eta Armentiako multzoak dira nabarmenak, bai oinplanoengatik, gurutze latindarrekoak, bai garapen arkitektoniko handiagoa dutelako.

 Burualde gehienak zuzenak dira, hori dute ezaugarri berezia inguruko lurraldeetako erromanikokoekin alderatuz gero.

 Zirkuluerdiko burualdeak ere hainbat eraikinetan mantendu dira, eta oso eliza gutxitan dute burualde poligonala. Absideak ekialdera begira daude, eguzkia sortzen den lekura, Kristo Salbatzailearen ikurra.

Gangak kanoi erdikoak dira, eta aurrerago kanoi zorrotzeko ganga bihurtzen dira, guztiak pilastra angeluzuzenetan oin hartzen duten parpain-arkuekin.

 Multzo gisa (koba artifizial) edo antzinako eraikinetako hondarretako elementu bakandu gisa iraun duten hainbat adibidetan aurki daiteke Arabaren kristautze goiztiarra.
                 
     

 Aurrekari horiekin, erromanikoa XII. mendetik aurrera hasi zen Araban hedatzen. Oso onarpen handia izan zuen; halako eraz non oso leku gutxi baitira tenplu erromanikoren bat edo geroagoko zabaltzeetan –egikera gotikokoak bereziki– erromanikoko elementuren bat gorde ez duten lekuak.

Gehiago jakin nahi baduzu, joan Arabako Erromanikoa Interpretazio Zentrora
    
Regreso al contenido